XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
5.3. Ekintza-botoiak erabiliPowerPoint-ek, ohiko nabigazio-eragiketak burutzeko botoi-multzo bat eskaintzen du:
Botoi hauei aurrez definitutako ekintzak dagozkie, adibidez, lehenengo diapositibara joan, azkenengora, aurrekora, hurrengora, laguntza eskaini, soinu bat entzunarazi, film bat erakusten hasi...
Hauetatik, bostek bakarrik dute bere ekintza guztiz finkatuta: hasierara, aurrekora, hurrengora, lehenengora, azkenekora, eta bueltatu botoiak. Besteak, ekintza finkatzea eskatzen dute.
Adibidean, azkeneko diapositiban lehenengo diapositibara eramango gaituen ekintza-botoi bat txertatuko dugu.
Horretarako, azken diapositiban kokatu, eta
Etxearen irudia daukana aukeratu, eta saguak gurutze-forma hartuko du.
Diapositibaren behealdean erakuslea kokatu, ezkerreko botoia sakatu eta arrastaka ekintza-botoiarentzat lekua finkatu.
Askatu, eta botoia finkatuta ikusiko da:
Aurkezpenaren garaian, botoi horretan saguarekin klik egitean, lehenengo diapositiban kokatuko gara.